
ISBN: 978-84-1142-079-2
© Ainhoa Onsalo Otamendi
LABURPENA
Lan honetan Lehen Hezkuntzako ebaluaketaren inguruko hainbat aspektu aurkezten dira, ebaluaketa zer den, bere funtzioak zein diren, zer ebaluatzen den, ebaluazio motak zein diren, nola ebaluatzen den eta zehazki, zein teknika eta tresna erabiltzen diren azaltzen da. Ondoren, hiru hilabeteren buruan, teknika eta tresna horien erabilpena aztertu da Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gela batean. Analisi kualitatiboak egin dira informazioa aztertuz. Emaitzetan, teknika eta tresnak banaka aztertu dira, hauen ezaugarriak zein diren deskribatuz. Horretaz gain, noiz erabiltzen diren, ikasleak ebaluatzeko nola hartzen diren, nork ebaluatzen duen, ebaluazio formatibo edo sumatiboa burutzen den eta zer ebaluatzen duten ikertu da. Azkenik, teorian azaldutakoa eta lortutako emaitzak alderatuz, teknika eta tresnen inguruan nabarmendu diren ondorioak, hau da, kasu bakoitzean ze teknika den erabilgarriagoa eta gelan ikusitako hutsuneak deskribatzen dira, hauen inguruko hausnarketa bat eginez.
RESUMEN
En este trabajo se presentan los aspectos principales de la evaluación, qué es, cuáles son las funciones, que se evalúa, los tipos de evaluación que hay, cómo se evalúa y en especial, explica cuáles son las técnicas y herramientas que se utilizan para evaluar. Durante el trabajo de campo, se observa el uso de estas técnicas y herramientas en un aula de segundo de primaria durante tres meses. Se han realizado unos análisis cualitativos. En los resultados, se han analizado las técnicas y herramientas de una en una, describiendo cuáles son las características de cada una de ellas. También se habla de cuando se utilizan, quién evalúa, si la evaluación es formativa o sumativa y qué evalúan. Por último, se comparan la teoría con los resultados obtenidos, pudiendo así sacar unas conclusiones sobre el uso de técnicas e instrumentos, es decir, qué técnica es el más funcional en cada caso, y se describen las deficiencias que se han observado, haciendo una reflexión acerca de estas.
SARRERA
Lehen Hezkuntzako zentroetako ikaskuntza kalitatea hobetzeak eta ikasleak, seguruenik, XXI. mendean luzea eta zaila izango den bizitza batetarako prestatzeak, kalitate handiko irakaskuntza eta formazio profesionala eskatzen du.
XX. mendeko azken urteetatik aurrera ebaluaketa oso garrantzitsua izatera pasa da hezkuntza zentroetan. Irakasleak burutzen dituen ekintzen artean, ebaluaketa da, ziurrenik, egunerokotasunean burutzen duten ekintzarik ohiko eta garrantzitsuenetakoa. Ikasleek hainbat modu eta momentutan ikasten dute, eta ebaluaketak ere aniztasun hori islatu behar du. Jarraian ebaluazioaz sakonduko da, zer den, bere funtzioak zein diren, ze ebaluazio mota dauden, nola ebaluatzen den eta batez ere ebaluatzeko erabiltzen diren teknika eta tresnak azalduz.
Ebaluaketa zer da
Ebaluaketa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren inguruko informazioa eskaintzen digun prozedura multzoa da. Prozedura honek, espero ditugun emaitzak nola lortu diren jakitea ahalbidetzen laguntzen duten ebaluazio jarduerak eskatzen ditu, era berean, emaitza horiek hobetzeko behar diren ekintzen informazioa erraztuz (Gomez, 1998).
Ebaluaketa, beraz, prozesu jarrai eta integratu bat da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Bere helburu nagusia, ikasleen ikaskuntza prozesuan aurrera egitea da.
Lehen Hezkuntzako ebaluaketa ez da momentu bakar batzuetara mugatutako esku hartzea, ezta proben bidezko ebaluaketa, ezta hezkuntza prozesua kontuan hartu gabeko ebaluaketa bat, ezta ikasleak mailakatzeko modu bat ere. Ebaluaketa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan orientazio eta jarraibide bezala balio behar duen balorazio dinamiko eta uneorokoa da (Wragg, 2001).
Bere helburua ez da ikasleak mailakatzea edo emaitzak justifikatzea. Esan dezagun, bere helburua, ikasleen ikaskuntza prozesuaren inguruko informazioa ematea dela, euren aurrerapen eta zailtasunak zehaztuz.
Horrela ulertuta, ebaluaketa, gelako egunerokotasunean ematen den irakaskuntza- ikaskuntza prozesuko instrumentu moduan planteatzen da. Horrela, hezkuntza prozesuan etengabeko hobekuntza egon dadin, irakasle eta ikasleentzako erreferentzi bihurtzen da (Gomez, 1998).
Índice
1. Sarrera
1.1 Ebaluaketa
1.2 Ebaluaketaren funtzioak
1.3 Zer ebaluatu
1.4 Ebaluazio motak
1.5 Nola ebaluatu
1.5.1. Ebaluatzeko teknikak eta tresnak
2. Landa-lana
2.1. Helburuak
2.2. Metodoa
2.2.1. Informazio emaileak eta iturriak
2.2.2. Analisia
2.2.3. Kronograma
2.3. Emaitzak
3. Ondorioak
4. Bibliografia