
ISBN: 978-84-1142-463-9
© Ainhoa Onsalo Otamendi
https://doi.org/10.58842/CPSG9935
Sarrera
Programazio didaktikoa, irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzearekin lotuta dagoen irakasle lanaren atal bat da, ikasi eta irakatsiren arteko bitartekaria izanik. Funtsean, ikasleen beharrak eta ezaugarriak balioesten ditu, lortu nahi diren helburuak aztertuz, ikasleen arrakasta ahalik eta handiena izateko hartzen diren erabakiak zehaztuz eta ikastetxearen hezkuntza asmoen eta irakaslanaren arteko koherentzia ziurtatuz. Arlo eta ikasgai bakoitzeko planifikazio, garapen eta ebaluazio tresna da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa kontseilariak 2018ko apirilaren 17an onartu eta 2019ko otsailaren 4an lanpostu kopurua handitzen duen agindu bidez argitaraturiko hautaketa-prozesuari erantzunez, ondorengo programazioa diseinatu da.
Programazioa bideratuta egongo den ikastetxeko ingurunea, hezkuntza proiektua, ikasgela eta haurren ezaugarriak azalduko dira. Hezkuntza prozesua aurrera eramateko erreferentzia eta curriculumaren ardatza diren oinarrizko gaitasunak ere azalduko dira, hauek garatzeko beharrezkoak diren helburu, eduki eta ebaluazio irizpide eta adierazleekin batera. Azken hauek lortzeko hain garrantzitsua den metodologia azalduko da jarraian, aniztasuna eta beharrizan berezien arreta, ebaluazioa, gurasoekin harremana, hezkuntza taldea eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aurrera eramateko beharrezkoak diren Unitate Didaktikoekin batera. Guzti hau modu egokian sortzeko, aurrerago aipatuko diren Legedi, Dekretu, Agindu eta Ebazpenak hartu dira kontuan.
Proiektua, Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasleei zuzenduta dago. Hauen ezaugarriak kontuan hartuz, ikaskuntza kooperatiboaren metodoa erabiliaz, urte osoan zehar lantzeko hamabi Unitate Didaktiko prestatu dira hiru proiektutan banatuta oinarrizko zientzia eta etorkizunerako bidea den matematika arloa landuz. Azken hau, funtsezkoa da haurren garapen intelektualerako, logikoak izaten, zentzu batekin argudiatzen eta pentsamendu kritiko eta abstraktu bat izaten laguntzen zaielarik.
Matematika, zenbaketa, neurketa eta geometriako kontzeptuetatik eratorritako kontzeptu abstraktuak aztertzen dituen zientzia zehatza da, logikan oinarritzen dena. Matematikak, jarrerak eta balioak sortzen ditu. Batetik adimen moralak lantzen ditu: ikasteko nahia, ezagutzak eskuratzeko nahia, ikasteko eta lan egiteko ohitura, informazioa erabiltzeko lan teknika intelektualak, benetako zentzu kritikoa, etab. Beste alde batetik, balio moralak lantzen ditu: zuhurtzia, segurtasuna, norbanakoaren konfiantza, ekimena, zintzotasuna, lankidetza, elkartasuna, baikortasuna, errespetua, etab. Honengatik guztiarengatik, beharrezkoa da matematiken inguruko ideia positibo bat transmititzea.
Matematika, bizitza osoan zehar baliagarria izango den ikaskuntza bat da. Ezagutza eraiki egiten da eta edozein momentu da egokia kontzeptu berriak ikasteko. Matematika eraikin batekin alderatu daiteke, izan ere, biak astiro eratzen dira. Horretaz gain, iraunkortasuna eskatzen dute, hainbat maila bat bestearen gainean eraikitzen baitira. Ez da ezerezean geldituko den eraikin bat, aitzitik, oso erabilgarria izango da. Laburbilduz, 60/2014 Foru Dekretuan agertzen den modura, bizitzako aurreneko urteetan lantzen diren matematika ezagutzak bezain garrantzizkoa da ondoren landu eta indartu behar direnak, hurrengo jakintzen oinarriak finkoak eta sendoak izan daitezen. Azken hauek lortzeko, irakaslearen erronka izango da ikasleak motibaturik, aktibo eta ikasteko gogoarekin mantentzea, izan ere, Albert Einsteinek ondo esan zuen bezala: “Inoiz ez da hezkuntza betebehar bat bezala kontsideratu behar, jakintzaren mundu eder eta zoragarrian barneratzeko aukera bat bezala baizik”.
Índice
1. SARRERA
2. TESTUINGURUA
- 2.1. KANPO TESTUINGURUA
- 2.2. BARNE TESTUINGURUA
3. LEGEDIA
4. CURRICULUM ELEMENTUAK 7
- 4.1. OINARRIZKO GAITASUNAK 7
- 4.2. GAITASUNAK LORTZEARI EGITEN DION EKARPENA
- 4.3. ZEHARKAKO ELEMENTUAK
- 4.4. HELBURUAK
- 4.4.1 ETAPAKO HELBURU OROKORRAK
- 4.4.2. IKASTURTEKO HELBURU DIDAKTIKOAK
- 4.5. EDUKIAK
- 4.6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK
- 4.7. ELEMENTU CURRICULARREN ARTEKO HARREMANA
5. METODOLOGIA
- 5.1. PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK
- 5.2. ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK
- 5.3. JARDUERA MOTAK
- 5.4. ESPAZIOA, DENBORA ETA TALDEKATZEAK
- 5.5. BALIABIDEAK
- 5.5.1. BALIABIDE MATERIALAK
- 5.5.2. GIZA BALIABIDEAK
- 5.6. INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIORAKO TEKNOLOGIAK (IKT)
- 5.7. BALIO HEZKUNTZA
6. ANIZTASUNA ETA BEHAR BEREZIEI ARRETA
7. EBALUAZIOA
- 7.1. IKASLEEN EBALUAZIOA
- 7.2. IRAKASLEGOAREN EBALUAZIOA
8. GURASOEKIN HARREMANA
9. HEZKUNTZA TALDEA
10. UNITATE DIDAKTIKOAK
11. ONDORIOAK
BIBLIOGRAFIA